lunes, 7 de junio de 2010

martes, 25 de mayo de 2010

ezetz asmatu

lunes, 26 de abril de 2010

Charles Darwin

Charles Darwin biologo bat zen, munduari bira eman ziona eta toki asko aztertu zituena . Hurrengo urteetan fosilak eta dinosauruen hezurdurak aztertu zituen. 1859 an ikerkuntzen laburbilduma osatzen zuenean, espezieen jatorriaz haustapen naturalaren bidez egiaztatu zuen gure espeziea tximutik datorrela.

martes, 13 de abril de 2010

Susaeta sasoi betean

Susaeta (Valentzia-Athletic): "Edozein zelaitan irabazi dezakegu"

Etxetik kanpo lau hilabeteko bolada txarrarekin amaitu gura dute Mestallan zuri-gorriek; De Marcosek eta Muniainek bigarren taldearekin jokatuko dute jardunaldi honetan.


Espanyol_Athletic_Susaeta

Susaeta sasoi onean aurkitzen da. Argazkia: EFE

Athletic talde indartsua da oso zaleen aurrean jokatzen duenean. Garaiezina dirudi memento batzuetan. Baina gauzak erabat aldatzen dira kanpoan jokatzea egokitzen zaionean. Jarrera eta joko beretsuarekin aritu arren, hiltzaile zena falta zaio zaleen babesetik urrun jokatzen duenean. Horregatik daramatza lau hilabete etxetik kanpo irabazi ezinik.
Ez dirudi Mestalla denik egoerari buelta emateko zelairik aproposena. Baina jokalariek ez dute ilusioa galdu. Konfiantza dute euren jokoan. Edozein zelaitan irabazteko gai gara. Defentsan lan ona egiten badugu mendean hartu dezakegu Valentzian, adierazi du Susaetak.
Eibartarrak jakin badaki ezin izango dutela etxean beti irabazi. Horregatik, Europarako txartela eskuratzeko kanpoan ere puntuak lortzea ezinbestekoa dela iritzi dio. Goian egon gura badugu ez da nahikoa izango etxeko puntuekin.
Mikel San Josek, bestalde ausart ikusten du taldea. Horregatik da baikor. Baina, era berean, argi dauka Valentzia mendean hartzea lan gaitza izango dela. Oso talde arriskutsua da. Kontrerasoan jokatzea du gustuko. Jokalari aproposak ditu horretarako. Beraz, arreta handiaz jokatu beharko dugu, azaldu du.
Caparrosek ez du uste beharrezkoa denik Muniainen eta De Marcosen ekarpena Mestallako partidarako. Horrenbestez, bi aurrelari gazteak Bilbao Athleticekin arituko dira Zamoraren aurka bihar.

motoen erorketak